Web mapa
Hizkuntzak

Casares - Tomasene

Kultur Etxea

Maiatzaren 12an hasiko da Altzako IX. Naturaldia, eta aurrekari gisa Amazonia gara erakusketa izango da ikusgai gaurtik aurrera (maiatzak 2) Tomasene Kultur Etxean.

 Ornitologia-txangoa Altzan.
Ornitologia-txangoa Altzan.

Aurten ere, hainbat jarduera antolatu dira auzoaren inguruak ibilaldien bitartez ezagutzeko helburuarekin eta horretarako, ingurumenaren, paisaiaren, geologiaren, botanikaren, faunaren eta historiaren aldetik intereseko diren hainbat gunetan geldialdiak egingo dira.

Cristina Enea Fundazioa, Altzako Historia Mintegia y Donostia Kulturaren artean prestaturiko programa:

  • Maiatzak 2-31 - Amazonia gara erakusketa. Tomasene Kultur Etxea.
  • Maiatzak 12 - Ibilaldi botanikoa Marco Sierrarekin Harria Parkean. Elkargunea: Tomasene Kultur Etxea, 9:30ean, elebiduna.
  • Maiatzak 13 - Bertako osagarri eta fruituekin egindako gozokien tailer familiarra. Herrerako Kirol Elkartea, 17:00etan, euskaraz.
  • Maiatzak 14 - Ibilaldi ornitologikoa Mikel Olanoren eskutik, gure inguruneko hegaztiak identifikatzeko hitzaldi eta bisita gidatu familiarra. Elkargunea: Tomasene Kultur Etxea. 10:00etan, euskaraz.
  • Maiatzak 15 - Argazki tailerra eta ibilaldia Harria parkean. Elkargunea: Tomasene Kultur Etxea. 10:00etan, euskaraz.
  • Maiatzak 23 - Bideo foruma, Un paseo por el bosque ( A Walk in the Woods, 2015) Ken Kwapis. Tomasene Kultur Etxea, 17:30ean, gaztelaniaz.
  • Maiatzak 26 - Platako itsasargitik Sagueresera txangoa. Elkargunea: Herrerako Topoaren geltokian, goizeko 9:00etan, elebiduna.
  • Maiatzak 28 - José María Hernándezek gidatutako ibilaldi geologikoa. Elkargunea: Casares Kultur Etxea. 11:00etan, gaztelaniaz.