Web mapa
Hizkuntzak

Casares - Tomasene

Kultur Etxea

Bost emanaldi eskainiko dira Altza, Loiola, Gros, Ibaeta eta Amarako elizetan.

Ensemble Escenico Mexiko

Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearekin elkarlanean, Abesbatzen Astea antolatu du beste urte batez, Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean. Aurten ere, Donostian bost emanaldi eskainiko dira, doan, urriaren 25tik azaroaren 4ra, donostiarren artean musika korala sustatzeko helburuarekin.

Guregana etorriko diren talde koralen aniztasuna eta aberastasuna dira Abesbatzen Aste honen ezaugarriak. Aurten bost talde bokalek parte hartuko dute kontzertuetan eta euren programetan musika erlijiosoa zein herri-musika eskainiko dute. Bost taldeok Mexiko, Ukraina, Polonia, Letonia eta Estoniatik datoz. Auzoetan dauden elizetan izango dira kontzertu hauek, antolatzen dituzten kultur etxeetatik kanpo. Horrela, gune zabalago hauetan musika koral zale gehiago elkartzeko eta eskaintza bera ere hedatzeko aukera ezin hobea izango da.

  • Urriaren 25eko 20:00etan, asteartean, Ibaetako Espiritu Santuaren parrokian: Ensamble Escénico Vocal (Mexiko).
  • Urriaren 27ko 20:00etan, ostegunean, Altzako San Martzial parrokian: Sophia Chamber Choir (Ukraina).
  • Urriak 31ko 20:00etan, astelehenean, Groseko San Ignazio parrokian: Paderewski Chamber Choir (Polonia).
  • Azaroaren 2ko, 20:00etan, asteazkenean, Loiolako Jesusen Bihotza parrokian: Koris Maska (Letonia).
  • Azaroaren 4ko 20:15ean, ostiralean, Amarako Karmeliten elizan: Girls Choir of Musamari Choral School (Estonia).