Hizkuntzak
Albisteak
-
Hilabete bat, gai bat, familia eta haurrentzako jarduera programa berria San Telmo Museoan
2023an San Telmo Museoaren familia eta haurrentzako jarduera programak ardatz berria jarraituko du: hilabete bakoitzak gai nagusi bat izango du, eta larunbatetako jarduera guztiek gai horri eutsiko diote.
-
"Soinu-hedapena", Bertrand Chavarría-Aldreteren instalazio berria San Telmon
2022ko abenduaren 18tik 2023ko urtarrilaren 23ra, San Telmo Museoaren eta Musikagileak musika garaikidearen XIII. Zirkuituaren arteko lankidetzari esker, museoko arte ederren aretoetan Bertrand Chavarría-Aldrete sortzailearen Soinu-hedapena instalazio berria egongo da. Instalazioa soinuaren aukera plastikoak aztertzen dituen bere ikerketa ildoaren emaitza da.
-
Rogelio López Cuenca eta Cristina Lucas artistak aste honetan San Telmo Museoan izango dira
Datorren ostegunean, abenduak 15, museoan ikusgai dagoen Indésirables. Bonbardaketatik esparrura. Erbesteratzearen ibilbideak erakusketako programazioaren barnean antolatutako jarduera batean parte hartuko dute Rogelio López Cuenca eta Cristina Lucas artistek San Telmo Museoan, erakusketaren komisarioa den Piedad Solansekin elkarrizketan.
-
Kimia Kamvari artistaren "Alef" erakusketa, Artea abian proiektuaren hirugarren edizioan
San Telmo Museoak eta Kutxa Fundazioak Alef aurkezten dute, Artea abian programako aurtengo edizioko erakusketa. Museoko Laborategia aretoan ikusgai izango da azaroaren 25etik otsailaren 5era, doako sarrerarekin.
-
Ricardo Ugarte, Julia Otxoa, Urko Ugarte: sendi bat artearen inguruan
Erakusketa azaroaren 25etik 2023ko otsailaren 18 arte izango da ikusgai Okendo Kultur Etxean.