Web mapa
Hizkuntzak

Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan erakusketan izan da gaur goizean. Susana Soto museoko zuzendaria eta Javier Gonzalez de Durana erakusketaren komisarioa izan dira gidari bi ordu inguru iraun duen ibilbidean.

 Iñigo Urkullu lehendakariak Oteiza + Chillida erakusketa bisitatu du San Telmon

Bertan izan dira, halaber, Eneko Goia, Donostiako alkatea; Jon Insausti, Kultura eta Euskara zinegotzi ordezkaria; Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Rafael Alcón, Bancaja Fundazioko presidentea eta Jaime Otamendi, Donostia Kulturako zuzendari kudeatzailea.