Hizkuntzak
Museo del Pradoren "Amalia de Llano y Dotres, condesa de Vilches" obra San Telmon
Federico Madrazo y Kuntz-en Amalia de Llano y Dotres, condesa de Vilches (Amalia de Llano y Dotres, Vilcheseko kondesa) margolana San Telmo Museoan ikusi ahal izango da 2024ko azaroaren 5etik abenduaren 1era, “Lotzen gaituen artea” ekimenari esker.
Museo del Prado eta Telefónicaren ekimen bateratua da, azken honen mendeurrena ospatzen duena. San Telmoren Nabarmendutako obra programaren hirugarren edizioa ere bada. Koadroa arte historikoaren aretoan dago ikusgai.
Lotzen gaituen artea ekimenak apirilean hasi zuen bere ibilbidea, eta ordutik Prado Museoko bildumako maisulanak 18 gunetara hurbiltzen ari da. San Telmo Museoaren eta Prado Museoaren arteko harremana Donostiako museoaren sorreraz gerozkoa da, eta hala, ireki zenetik Pradoko obrak ditu gordailuan. Gaur egun, Vilcheseko kondesaren erretratua aurkezten den areto berean, Pradoko bildumetako beste hogei bat pieza – pintura eta eskultura – daude.
Hitzaldia
Obra honetan sakontzeko, gaur, azaroak 5, 19:00etan hitzaldia eskainiko du Reyes Carrasco Museo del Pradoko Kontserbatzailea eta Gordailu Zerbitzuaren buruak. Saioa zuzenean jarraitu ahal izango da San Telmoren Youtube kanalean.