Hizkuntzak
Artista liburuari buruzko IX. Topaketa, San Telmon, hilaren 8tik 10era
Arteliburu 21ek eta San Telmo Museoak antolatuta, asteburu honetan, azaroaren 8tik 10era, Artista Liburuari Buruzko IX. Topaketa izango da museoan. Hiru egun horietan zehar 50 artista eta taldek baino gehiagok beren lanak erakutsiko dituzte museoan egingo den erakusketan, eta jarduerak ere izango dira.
Aurten E3-Euskal Emakume Eskultoreak izango da gonbidatutako kolektiboa eta berariaz topaketa honetarako sortu duten lan kolektiboa aurkeztuko dute. Gainera, hainbat taldekidek hitzaldia eskainiko dute, taldean egindako prozesu eskultoriko bat nolakoa den azaltzeko.
Erakusketarako sarrera eta jarduerak doakoak izango dira.
Topaketen egitaraua
San Telmon izango diren topaketa hauek Arteliburu 21 elkarteak artista liburuak ezagutarazteko sortutako programazio zabalago baten parte dira. Hala, urrian eta azaroan, hainbat jarduera antolatu dira Gipuzkoan zehar tokian-tokiko elkarte eta eragileen lankidetzarekin.