Hizkuntzak
"Egia Dantzan", lau kale emanaldi irail hasieran
Kultur etxeen sarearen bidez, Donostia Kulturak Antzerkia Kalean 2022 programa prestatu zuen udararako, auzoetako plaza, kale eta parkeetan emanaldiak antolatuz. Abuztuko geldialdiaren ondoren, irailaren 7an bueltatuko da programa.
Irailaren 7, 8 eta 9an, arratsaldeko 19:00etan, Egian izango diren lau dantza emanaldi nabarmendu nahi ditugu: Egia Dantzan. 8 eta 9koak Danza a Escenaren lankidetzaz programatu ditugu.
Irailaren 7an Judith Argomaniz donostiar koreografoaren Lasala konpainiak Alive aurkeztuko du Nestor Basterretxea plazan. Valladolideko TAC Jaialdian Dantza Ikuskizun Onena gisa saritua izan da.
Irailaren 8an Out eta Entre nosotros ikusteko parada izango dugu Blas de Otero plazan. Amaia Elizaran koreografoak eta Xabier Zeberio musikariak dantza eta musika uztartzen dituen edertasun handiko ikuskizuna eskainiko dute. Ondoren, Valentziatik datorren Marroch konpainia gazteak Entre nosotros proposamen freskoa eta oso dinamikoa taularatuko du.
Azkenik, irailaren 9an Bartzelonako Brodas Bros. konpainia ospetsuak Sliders eramango du Blas de Otero plazara. Pol eta Lluc Fruitós anaiek eta Berta eta Clara Pons ahizpek sortutako taldea kalera itzuli da, hip hop kulturaren jatorrira, dena partekatzeko eta adierazteko gogoz hasi zen lekura.
Urrira bitarteko informazioa eguneratzen joango gara Antzerkia Kalean atalean.