Hizkuntzak
2024ko Zilarrezko Euskadi Sariak banatuko dira urriaren 30ean
Urriaren 30an, goizeko 10:00etan, Donostiako Elkar liburu-dendan (Fermin Calbeton 21) egingo da aurtengo Zilarrezko Euskadi sarien banaketa. Bertan izango dira idazle sarituak (Goiatz Labandibar, Mario Calabresi, Xabier eta Martin Etxeberria). Arratsaldeko 19:00etan Mario Calabresi Mitxel Ezquiagarekin arituko da solasean San Telmo Museoan.

Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak urtero ematen ditu sari hauek. Aukeraketa Gipuzkoako liburu-dendek bidalitako proposamenen arabera egiten da. Horrela, liburu-saltzaileen hautatzeko eta gomendatzeko lan garrantzitsua aitortzen da.
Hauek dira 2024 edizioko sarituak:
- Euskaraz: Zoo. Goiatz Labandibar. Elkar argitaletxea.
- Gazteleraz: Salir de la noche. Mario Calabresi. Libros del Asteroide.
- Komikia: Artxipelagoa. Xabier Etxeberria eta Martin Etxeberria. Elkar argitaletxea.
Esan bezala, urriaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan, Mario Calabresi solasean arituko da Mitxel Ezquiagarekin San Telmo Museoan. Sarbidea librea izango da, edukiera bete arte. Gaztelaniaz eta italieraz garatuko da ekitaldia, aldibereko itzulpenarekin euskarara eta gaztelaniara.
Goiatz Labandibar
Zoo, Goiatz Labandibar (Oiartzun, 1985). Liburu-denden Elkarteak idazlearen idazkera arina eta hurbila nabarmendu du. Prosa errealista eta eraginkorra da, eta narrazio-teknika desberdinak konbinatzen ditu, egungo gizartearen kosmos propioa eta freskoa ironiaz marrazteko erabiltzen dituenak. Zoo kanpinen soziologia dibertigarria da, fenomeno soziologiko handi gisa, animalien eta gizakiaren zooen arteko paralelismoaren bidez.
Mario Calabresi
Salir de la noche: historia de mi familia y de otras víctimas del terrorismo, Mario Calabresi (Milan, 1970). Elkarteak lana saritu du bere kalitate literarioa azpimarratuz, eleberriaren eta autobiografiaren, testigantzaren eta ikerketaren arteko erdibidean dagoen lana, kazetaritza eta narratiba sinpleki, hurbiltasunez eta argitasunez idatzia; bereziki, bere obran 1970eko hamarkadako berunezko urteetan indarkeriak eta terrorismoak kolpatutako Italiaren tragedia pertsonal eta familiarrari eta egoera soziopolitikoari heltzeko ausardiagatik.
Xabier eta Martin Etxeberria
Artxipelagoa. Gremioak Zilarrezko Euskadi saria eman die Xabier eta Martin Etxeberriari (gidoia), Alex Sanviri (ilustrazioak) eta Sergio Sedyasari (kolorea) Elkar argitaletxeak argitaratutako Artxipelagoa lanagatik. Lan honi balioa ematen zaio euskarazko euskal komikiaren kalitatearen erakusgarri gisa, eta bereziki Artxipelagoa bezalako proiektu batean, soinu-proiektu bat paperezko komikira egokitzearen emaitza baita. 2021ean EITBPodkast plataforman estreinatu zen eta hiru denboraldiren buruan euskaraz gehien entzuten zen podcast-a bihurtu zen.