Web mapa
Hizkuntzak

Gaurtik aurrera eta abenduaren 22ra bitartean, XXIV. Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko izen-emate epea zabaldu da.

Imagen del Donostia Antzerki Saria

Donostia Antzerki Saria euskarazko antzerki profesionala bultzatzeko eta indartzeko Donostia Kulturak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak sortutako saria da. Urtero, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian, Donostian aurreko urtean euskaraz helduentzako eskaini den antzezlan onenari ematen zaio saria.

Parte hartzeko baldintzak:

-2023ko urtarrilaren 1erako 18 urte beteta izatea.

-Donostiarra izatea, euskara jakitea eta antzerkia gustuko izatea.

Epaimahaian parte hartzeko donostiaeuskaraz.eus-en dagoen inprimakia bete behar da abenduaren 22ra bitartean. Izena eman dutenen artean bi pertsona aukeratuko dira abenduaren 23an egingo den zozketa bidez.