Hizkuntzak
XXI. Arkeologia Jardunaldiek Irulegiko eskua izango dute mintzagai, besteak beste
Gaur aurkeztu ditugu XXI. Arkeologia Jardunaldiak, Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatzen dituenak San Telmo Museoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Otsailaren 7tik 10era izango dira eta gai ezberdinak landuko dituzte adituek, guztiak, unean uneko azken ikerketa arkeologikoekin lotuak; hain zuzen, Irulegiko eskua izango da mintzagaietako bat.
Hitzaldiak San Telmo Museoko Ekitaldi Aretoan izango dira, 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da lekuak bete arte. Gainera, saioak streaming bidez eskainiko dira museoaren youtube kanalean.
Hau izango da programazioa:
- Otsailak 7. Dolmenen ibilbidea, Jexux Tapia
- Otsailak 8. Iturritxiki, Ana Benito
- Otsailak 9. La costurera que encontró un tesoro cuando fue a hacer pis, Vicente Olaya
- Otsailak 10. Irulegiko eskua, Mattin Aiestaran, Javier Velaza, Joaquín Gorrochategui.
Irulegiko eskuari buruzko saio berezia
Horrez gain, Otsailaren 13an, 19:00etan, saio berezia antolatu dute Antzoki Zaharrean Aranzadik eta San Telmok pieza epigrafikoaren inguruan. Aurkezpenak musika eta zientzia batuko ditu eta Irulegiko aztarnategiko zuzendariak, Mattin Aiestaranek, Oreka TX taldeak eta Tom Lizarazuk (Bulego musika taldea) parte hartuko dute.