Web mapa
Hizkuntzak

Maider Uriarte Doizek irabazi du Donostia Kultura Irratiak antolatutako Hamaika entzuteko! IX. Irrati-piezen lehiaketa eta Óscar Sipán Sanzentzat izan da 2. saria. Lan saridunak DK Irratiaren Ispilu Beltza irratsaio berezi batean ezagutaraziko dira datorren ostiralean, abenduak 16.

Haimaka entzuteko X. irrati-piezen lehiaketako irabazleak: Maider Uriarte eta Oscar Sipán

Deialdira aurkeztutako lanen artean, epaimahaiak erabaki du pieza irabazlea Azken farozaina dela. Epaimahaiak aho batez erabaki du aurten lehiaketara aurkeztutako lan guztietatik onena dela eta horrela baloratu du: “Pieza erakargarria eta orekatua da, erritmo onekoa, soinu-efektuak modu eraginkorrean erabiltzen dituena. Lantzen duen gaiarekiko interesa sortzeko informazioa egoki transmititzen du, eta aldi berean, primeran asmatzen du entzuleari teknologiaren hoztasuna errekurtso poetikoen bidez sentiarazten”. Egilea Maider Uriarte Doiz kazetaria da.

Bigarren saria Óscar Sipán Sanzentzat izan da, El jardín de las flores tristes izeneko lanagatik. Epaimahaiak azpimarratu du gidoia originala eta bikaina dela, eta inolako soinu-efekturik gabe ahotsa biluzik erabiltzeko ausardia izan duela, entzulea kontatzen duen istorian erabat murgiltzeko gaitasuna lortuz.

DK Irratiaren Ispilu Beltza irratsaio berezia astelehenean, abenduaren 16an, 08:00etan hasiko da, FM107.4 sintonian eta irratia.donostiakultura.eus webgunean. Bertan, Hamaika entzuteko! IX. Irrati-piezen lehiaketako pieza irabazleak entzuteaz gain, saridunekin elkarrizketak izango dira, eta baita lehiaketaren antolatzaile eta epaimahaikideekin solasaldiak ere. Halaber, 14:00etan eta 21:00etan saioaren errepikapena entzuteko aukera izango da.