Hizkuntzak
Su Artifizialen Nazioarteko 59. Lehiaketan parte hartuko duten pirotekniak
Gaur goizean, Jon Insaustik Jai Jardueretako zinegotziak, abuztuaren 10etik 17ra ospatuko den Donostiako Aste Nagusiko 59. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren egitaraua, hau iragarriko duen kartela eta zezensuzkoen aktibitatea aurkeztu ditu Cervantes plazan. Aurten ere, Super Amara eta El Diario Vasco egunkarien babesa izango du Lehiaketak.
Estatuko lau piroteknia (Pirotecnia del Mediterraneo, Pirotecnia López, Pirotecnia Valenciana eta Pirotecnia Vulcano) eta atzerriko beste lau (Pyrogenie Feuerwerk, Unic Feux d'Artifice, Luigi di Matteo Fireworks eta, amaierako ikuskizun piromusikala arduraduna, Pirotecnia Oleirense) egongo dira Kontxako badian Aste Nagusiko gauetan.
Kartelaren irudia, 2023ko Aste Nagusiko Su Artifizialen Argazki Lehiaketaren argazki irabazlea da eta Svitlana Omelyanenkoren lana da.