Hizkuntzak
Sorospen eta Bidaia Oneko Ama Birjina zaharberritu eta museoan dago ikusgai
Aste honetatik aurrera, Sorospen eta Bidaia Oneko Ama Birjinaren eskultura San Telmo Museoan ikus daiteke, erakusketa iraunkorreko Arte Ederretako atalean, zaharberritze prozesuaren ondoren. XVI. mendean zur polikromatuz egindako eskultura da, eta ez dakigu zein izan zen egilea.

Zaharberritze prozesuarekin batera egin den ikerketa baten ondorioz jakin ahal izan da Ama Birjinaren irudia Santa Maria Basilikan egon zela aldare garrantzitsu batean, eta bertan Okendotarrek eta Berastegitarrek ofrendak eta zaintza lanak egiten zizkiotela. Ondoren, hainbat toki aldaketa eman ziren, eta gorabehera askoren ondoren Donostiako Udal Museoari eman zioten.