Web mapa
Hizkuntzak

Antzerkigintza Berriak programan sortutako zortzi lanak xeheki aztertu ondoren, balorazio-batzordeak Sergio Serrano Roviraren Los días infinitos lana hautatu du, "bere literatura- eta antzerki-sinesgarritasunagatik". Batzordearen epaiak honako hau dio obrari buruz: "proposamen originala eta kalitate literariokoa da, egitura dramatiko oso eraginkorra, elkarrizketa onekoa, gizatasun eta indar dramatiko handikoa".

Sergio Serranoren irudi bat

2023ko Antzerkigintza Berriak programan parte hartu duten egileak honako hauek dira: Silvia Larrauri, Aitor Perez Collado, Irene Zarrabeitia, Andrea Mora Ahedo, Txemi Pejenaute, Sara García Pereda, Xabier Paya Ruiz eta Sergio Serrano bera.

Gasteizko Principal Antzokiak, Bilboko Arriaga Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak, 2012an sortutako ANTZ3RKIZ markapean bilduta, Antzerkigintza Berriak programa bultzatzen dute. Horrela, hiru antzokiek antzeztokietan ekoizten eta programatzen dute pieza irabazlea. Programaren helburua euskal dramaturgia baten eszenaratzea sustatzea da, sorkuntzaren munduari laguntzea eta nolabaiteko entitateko ikuskizunen ekoizpena erraztea, kontratazio-baldintza onargarrietan.

Egileari buruz

Sergio Serrano Rovirak (Segorbe, Castelló 1990) antzerkiaren eta zinemaren arteko lana uztartzen du, eta hogeina pieza idatzi ditu diziplina horietan. El cerro de los cuervos, El artefacto, Las zarzas, La mancha edo Niña de nadie dira bere antzezlanetako batzuk; eta zinemaren alorrean Los perros ladran film laburra, Caimán Cuadernos de Cine aldizkariak 2020ko Estatuko 20 film labur onenetako bat bezala hartzen duena.

Idazketaren arloan aitorpen ugari jaso ditu, hala nola Ricardo López Aranda Antzerkiaren Nazioarteko saria, Valentziako Kritikaren saria, Lorena Palau saria eta zuzendari, testu eta ikuskizun onenaren sarirako izendatuta egon da Valentziako Arte Eszenikoen Sarietan edo INAEMeko Egungo Antzerkigileen Garapen Programan, besteak beste.