Web mapa
Hizkuntzak

1921ean Julio Vila Pradesek Casino Kursaaleko Zinema eta Antzerki Aretoaren kupula betetzeko egindako margo multzoen pieza bat da. Casino Kursaal eraikina 1972an eraitsi zuten.

San Telmo Museoaren, Casino Kursaalen eta EHUren arteko hitzarmen batek aukera emango du Casino Kursaaleko mihise bat zaharberritzeko
Oskar Moreno

Zaharberritzea museoaren eta unibertsitatearen arteko akordioaren parte da, eta horri batzen zaio Gran Casino Kursaal erakundea, bere mendeurrenaren ospakizunekin bat eginez.

Euskal Herriko Unibertsitateko Zaharberritze eta Kontserbazio Graduko ikasleek Julio Vila Pradesek 1921ean Kursaal eraikinaren kupularako egindako mihisearen zati bat zaharberritzeko aukera izango dute, Casino Kursaalen, EHUren eta San Telmo Museoaren arteko hitzarmenari esker.

2016tik San Telmo Museoak eta UPV/EHUk Gipuzkoako ondareko obrak zaharberritzen dituzte elkarlanean, eta hala, Arte Ederren Fakultateko Zaharberritze eta Kontserbazio Graduko ikasleek kultura-ondasunei buruzko prestakuntza praktikoaren zati bat egiteko aukera dute.

Museoaren eta kasinoaren arteko harremana ere ez da berria; izan ere, 2014an Casino Kursaalek San Telmorekin gordailutze kontratua sinatu baitzuen antzinako Gran Casino Kursaaletik zetozen zazpi objektu gordetzeko. Kasu honetan, bi akordioek bat egiten dute, eta Julio Vila Pradesek 1921ean Kursaaleko eraikin zaharreko Zinema eta Antzerki Aretoaren kupula estaltzeko egindako multzoko sei zatietako bat zaharberrituko dute EHUko ikasleek. 1924ko urriaren 31an itxi zen kasinoa, jokoaren debekuaren ondorioz, eta 1972an eraitsi zuten betirako.

60 m²-ko kupula obalatu batean kokatuta zeuden mihise horiek jatorrizko Kursaalean, Victoria Eugenia Antzokiko Ugarteren kupula edo San Telmo Museoko Serten mihiseak bezala apainduta, marouflage izenez ezagutzen den teknika baten bidez, hau da, margotutako eta ondoren kupulan itsatsitako mihisea. Pieza hau Opera eta Zarzuelari eskainitako aldean zegoen, eta bertan Rigoletto eszenaren erdian irudikatzen da Carmen izan zitekeenarekin batera eta, bigarren mailan, Manon Lescauteren Brai Zalduna izan zitekeena.