Web mapa
Hizkuntzak

Datorren azaroaren 17an "Radio San Sebastián Bikaintasunaren sariak" banatuko dira eta San Telmo Museoa Artea eta Kultura kategorian saritua izan da.

© Oskar Moreno

Radio San Sebastián-Cadena SER irratiak lurraldean erreferente diren hamar pertsona edo erakunderen ekarpenak eta ibilbideak aitortzen ditu, bakoitzak bere eremuan.

Artearen eta kulturaren kategorian honako hau dio: "San Telmo Museoa, 120 urteko ibilbideagatik aniztasunaren, erakusketa-kalitatearen eta tokian tokikoaren aldeko apustua egiten, 1902an Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eskatuta eta donostiar askoren dohaintzei esker sortu zenetik, hasiera batean Museo Historiko, Artistiko eta Arkeologikoa izenarekin. Euskadiko zaharrena da, eta euskal gizartearen ikuspegi bat eskaintzen du inbentariatutako 55.000 pieza baino gehiagoren bidez, oraina ulertzen laguntzeko eta etorkizuna iragana ezagutuz eraikitzeko asmoz".

Bikaintasunaren beste sari batzuk Donostiako Orfeoia, Esperantzaren Telefonoa, Get In, Hilario Arbelaitz sukaldaria, Aimar Bretos kazetaria, Javier Elzo soziologia katedraduna eta Julen Aginagalde kirolaria dira.

Informazio gehiago: Radio San Sebastián