Web mapa
Hizkuntzak

Rafael Yuste neurozientzietan adituak neuroeskubideak azalduko ditu neuroteknologiaren aurrerapenak modu positiboan bideratzeko funtsezko elementu gisa, Los derechos humanos: un marco de referencia para la neurotecnología y las tecnologías digitales tituluko solasaldian, uztailaren 28an, San Telmo Museoan.

neuroderechos- Rafael Yuste

Datorren ostegunean, uztailak 28, Los derechos humanos: un marco de referencia para la neurotecnología y las tecnologías digitales izeneko solasaldia burutuko da San Telmo Museoan.Abiapuntua Rafael Yuste Columbia Unibertsitateko katedradunak neuroeskubideei buruz egingo duen sarrera izango da eta honen ondoren diziplina anitzeko hausnarketa etorriko da.

Horretarako, Leire Mendiluce Neumologiako mediku espezialista, Deustuko Unibertsitateko akademikoa eta Aranzadiko Zientzia Elkarteko kidea, Mikel Edeso, hirugarren sektoreko kazetaria eta Aranzadiko kidea eta Teresa Celaya ingeniari biomedikoa, DIPCko doktoregoko ikaslea eta NanoNeuro proiektuaren ikerketa-taldeko kidea izango dira bertan Yusteren solaskide.

Ekitaldia gaztelaniaz izango da, 19:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da lekua bete arte. Aldi berean emango da streaming bidez museoko youtube kanalean.