Web mapa
Hizkuntzak

Ikastaroaren hirugarren edizio hau azaroaren 29tik abenduaren 1era egingo da eta matrikulazio epea gaur zabalduko da, urriak 23; ikastaroarekin lotuta bi saio ireki ere egongo dira

Rosina Herrera

San Telmo Museoak eta Kutxa Fundazioak argazkiak kontserbatzeko ikastaroaren hirugarren edizioa antolatu dute azaroaren 29tik abenduaren 1era. Aurten paperaren gaineko objektu fotografiko historikoak kontserbatzeari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa izango da: Fotografías en soporte de papel: identificación, análisis y conservación.

Ikastaroa San Telmo Museoan egingo da eta Rosina Herrera eta Laura Covarsí izango dira irakasleak eta publiko profesionalari zuzenduta egongo da.

 

Gainera, ikastaroarekin lotuta, bi saio ireki egongo dira publiko orokorrarentzako.

Argazki-funtsak tratatzeko lan-lerroa

Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak, 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da ikastaro hau, aurten hirugarren edizioa duena. Besteak beste, argazki-funtsen tratamenduari buruzko lan-ildoa indartzeko asmoz antolatua dago, izan ere, ondare mota hori pisu handia hartzen ari da azken urteotan, eta ezagutza eta prozesu espezifikoak behar ditu.

Argazkigintza geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari da museoek gordetzen dituzten bildumetan eta programatzen diren erakusketetan. Inguru hurbilean, azpimarratzekoak dira Kutxatekak eta SanTelmo Museoak gordetzen dituzten argazki funtsak. Bi kasuetan, balio dokumental handiko materiala da, ezinbestekoa gure iragana ezagutzeko eta era guztietako alderdiak ilustratzeko: landa garapena, hirikoa, industriala, bizimoduak, paisaia, pertsonaiak, gatazkak...