Hizkuntzak
Nuñezek eta Irigoyenek garaipena lortu dute berriro
Gastronomia lehiaketa berri bat gehitu zaio aurtengo Aste Nagusiko programazioaren barruan egin ohi direnen zerrendari. Gaur arratsaldean, Aste Nagusiko I. Begihandi bere tintan Lehiaketa ospatu da eta 12 bikotek parte hartu dute. Bikote irabazlea Ilunpe Elkarteko Tomas Nuñezek eta Jose Manuel Irigoyenek osatutakoa izan da; bikote honek Aste Nagusiko VII. Paella Lehiaketan garaipena lortu zuen joan den asteartean, beraz bikoizketa egin dute Aste Nagusi honetan.
"Euskomaño" taldeko Iker Uriarte eta Gabriel Guiu bigarren postuan sailkatu dira eta hirugarren postua Izurun Elkarteko Idurre Aristizabal Castaño eta Ibai Turrillas Larrañaga bikotearentzat izan da.