Hizkuntzak
Musika Hamabostaldia museora iritsi da
Gaur aurkeztu dituzte museoan Musika Hamabostaldiko Antzinako Musika eta Ganbera Musika zikloak, biak San Telmon izango dira.
Guztira, publikoak maila altuko 11 kontzertuz gozatu ahal izango du (lehena abuztuaren 3an izan zen): sei saio Antzinako Musika ziklokoak izango dira eta bost Ganbera Musika ziklokoak. 20:30ean izango dira emanaldi guztiak gaurkoa izan ezik, Bachcelona Consort + Solistas Salvat Beca Bach + Bruno Delgado; hori 21:00etan izango da.
Sarrerak Musika Hamabostaldiaren ohiko bideetan daude salgai.
Musikaz harago, eta bi erakundeen arteko harremanean sakonduz, 2021ean sinatutako akordioaren ondorioz, jaialdiak museoari Nestor Basterretxearen Viento oeste eta María Paz Jiménezen izenbururik gabeko obra bat eman dizkio dohaintzan. Biak Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970 erakusketan daude ikusgai museoan irailaren 29ra arte.
Aurreko urteetan Xabier Erkiziaren soinu instalazio bat eta Susana Talayeroren hiru obra jaso ditu dohaintzan museoak.