Web mapa
Hizkuntzak

Pragan burutu den  Museoen Nazioarteko Kontseilua ICOM-en 26. Biltzar Nagusiak museoaren definizio berria onartu du. Bozketa 18 hilabeteko parte-hartze prozesu baten amaiera da, non mundu osoko 126 Batzorde Nazionaletako museoetako ehunka profesionalek parte hartu baitute.

Imagen de los encuentros sobre los nuevos relatos en los museos

Definizio berria bat dator museoen egitekoan izandako aldaketa nagusietako batzuekin, inklusioaren, komunitatearen parte-hartzearen eta iraunkortasunaren garrantzia aitortuz. Testu berria honako hau da:

“Museo bat irabazi asmorik gabeko erakunde iraunkorra da, gizartearen zerbitzura dagoena, eta ondare materiala eta immateriala ikertzen, biltzen, kontserbatzen, interpretatzen eta erakusten du. Irekiak, irisgarriak eta inklusiboak, museoek aniztasuna eta iraunkortasuna sustatzen dituzte. Modu etikoan, profesionalean eta komunitateen parte-hartzearekin funtzionatzen eta komunikatzen dira, hezkuntzarako, gozamenerako, hausnarketarako eta ezagutzak trukatzeko askotariko esperientziak eskainiz.”

Biltzar berean ICOMen batzorde exekutiboa berritu da. 37. Batzar Nagusiak nazioarteko talde berria hautatu du; Emma Nardi da presidente berria eta 14 kidek osatzen dute, agintaldia 2022tik 2025era luzatuko da.

San Telmo Museoa ICOMeko kidea da, eta batzorde nazionalarekin lankidetzan, irailaren 29tik urriaren 1era bitartean Museoak ICOM-Espainiako III. Museologia Topaketa antolatuko du. Biltzar profesional honetan museo-erakundeetan egiten ari diren planteamendu narratibo berriak aztertu eta eztabaidatuko dira.