Web mapa
Hizkuntzak

2023ko Mendi Tour zirkuitua Donostiako Antzoki Zaharrean abiatuko da urtarrilaren 31ean eta otsailaren 1ean eta 2an, Donostia Kultura, Club Vasco de Camping Elkartea eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia elkarteen eskutik.

Ski Is Life
"Ski Is Life" © Sandi Bertoncelj (CVCEPHOTO 2022)

Mendi Tourra mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinema ziklo ibiltaria da. Urte osoko ibilbidea osatzen du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren azken edizioko pelikula onenekin, eta Mendiko artxiboetako film erakargarrienekin.

Iazko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiko film onenek osatuko dituzte karteldegiak, eta, beraz, ikusgarritasuna eta kalitate goreneko zinema ziurtatuta daude, baita Mendi Toureko ohiko ikusleen artean sortzen den giro ona ere.

Nabarmentzekoak dira, besteak beste, An Accidental Life (2022ko Mendi Film Sari Nagusia), Egoland, Agur Artzai edota Everest Sea to Summit harribitxia, mendiko zinemaren historiako filmik sarituenetako bat.

Programa eta sarrerak