Web mapa
Hizkuntzak

Aurten ere, Donostia Magiaz Blai nazioarteko galak munduko magorik onenak bilduko ditu urtarrilaren 4, 5 eta 6an Victoria Eugenia Antzokian. Oraingoan hiru ikuskizun izango dira magia gustokoa duten gozamenerako eta Juan Mayoral leondarra eta Violeta Zheng txinatarra arituko dira zuzendari artistiko eta zuzendari eszeniko lanetan, hurrenez hurren.

Ikuskizuneko irudia

Urtarrilaren 4an Julian y Pendorcho argentindarrek zirku, magia eta umorez beteriko Salaskasim haurren ikuskizuna eskainiko dute. 

Larunbatean, urtarrilak 5, Karim polifazetikoak inor epel utziko ez duen Sólo para adultos aurkeztuko du, bizitzari, maitasunari eta ezkontzari buruzko ikuskizuna. Magia, inprobisazioa eta itzal-antzerkia uztartzen dituen ikuskizun honek, gonbidatu oso berezia izango du.

Astelehenean, urtarrilak 6, eta Errege eguneko opari gisa, Victoria Eugenia Antzokiak Los mejores magos del mundo ikuskizunaren bi emanaldi hartuko ditu. Bertan, momentuko magorik onenak bilduko dira eta Luis Larrodera aktore, bakarrizketagile eta aurkezlea izango da gala gidatuko duen zeremonia-maisua.

Sarrerak salgai antzokiko leihatilan eta webgunean.