Web mapa
Hizkuntzak

Retrato underground (Libros del K.O.) liburuaren argitalpena dela eta, Ernest Lluch Kultur Etxeak AEBetako kronika sozial eta kulturalaren ahots ausartenetako bat jasoko du.

Lucy Sante.
Lucy Sante.

Lucy Sante Begoña del Teso kazetariarekin garaikidetasuna, abangoardia eta kontrakulturari buruz egiten duen analisiaz arituko da solasean.

Lucy Santek, besteak beste, Kill All Your Darlings (Mata a tus ídolos gaztelaniaz) eta The Other Paris (El populacho de París gaztelaniaz) lanak idatzi ditu. Retrato undergroundekin itzuli da eta bertan topa dezakegu idazleak berak 1993tik 2020ra gai anitzei buruz argitaratutako artikuluen bilduma: New York hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetan, Patti Smith, Poliziak eta FBIk bilatuenen zerrendak, kolore itsas- urdina, cowboy-en irudi mitikoa, David Wojnarowicz, fotonobelak, Vivian Maier, collageak, gaztaroaren eta etorbideen erritmo iheskorra...

Topaketa ingelesez eta gaztelaniaz egingo da eta itzulpen zerbitzua eskainiko da. Hitzordua maiatzaren 3ko 19:00etan da Ernest Lluch Kultur Etxeko Ekitaldi Aretoan.