Web mapa
Hizkuntzak

Jose Maria Zabalaren bideografia-lan hau museoaren erakusketa iraunkorrean ikusgai izan da 2021eko uztailaren 1etik.

Magia, materia eta beharra
Magia, materia eta beharra

Magia, materia eta beharra Museo Bikoitza programaren barne dago, eta Gipuzkoan azkenaldian izan den ekoizpen materialaren mundua berrikusten du, lurralde honetako ekimen ekintzailearen ezaugarri batzuk azpimarratuz; izan ere, ezaugarri horiek ezinbestekoak izan dira industria-sektorea sortu eta garatzeko.

Museo Bikoitzaren proposamen berria uztailean azaleratuko da.

Bere aldetik, Museo Bikoitza (2018an aurkeztu zena) artista bat gonbidatzen duen urtero egiten den programa da. Honek museoko bildumaren eta kontakizun museografikoaren hainbat berrirakurketa ahalbidetzea du helburu. Horrela, Jose Mari Zabalak Erlea Manerosen lekukoa hartu zuen 2021ean, eta museoaren ezagutzan sakondu zuen bere proiektua garatu arte.

Emaitza, San Telmoko erakusketa iraunkorraren parte izan den proiekzio bideografiko hau, datorren ekainaren 19an amaituko dena eta museoko arte bildumaren parte izatera pasako dena.