Web mapa
Hizkuntzak

Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa, 50eko eta 60ko urteetan, Donostiako San Telmo Museoan aurkeztu da 2022ko apirilaren 9tik urriaren 2ra.

El comisario de la exposición explica una de las obras. Foto: Oskar Moreno
El comisario de la exposición explica una de las obras. Foto: Oskar Moreno

San Telmo Museoak antolatu du, Bancaja Fundazioaren lankidetzarekin, honen Valentziako egoitzan ikusgai izan ondoren. Erakusketak mugarri bat eskaintzen du artearen historian, lehenengo aldiz, Oteizaren eta Chillidaren obra elkarrekin aurkeztean.

Erakusketa berri honek bi artisten erakunde legatudunen adostasuna eta lankidetza jaso du, bai Jorge Oteiza Fundazio Museoarenak (Altzuza, Nafarroa) eta Chillida Lekurenak (Hernani, Gipuzkoa).

XX. mendeko Europako eskulturan funtsezko bi figura hil zirenetik ia hogei urte igaro direnean aurkezten da.

Javier González de Durana komisario duen erakusketak dialogo bat pizten du haien eskulturen artean; bi hamarkadatan -50eko eta 60ko urteak- egindako sorkuntza-lanean oinarritua. Hain zuzen ere, garai hartan elkar ezagutu zuten Oteizak eta Chillidak, eta adiskidetasun harremana izateaz gain, bakoitzak arreta eta interes handiz ikusi zuen bestearen obra. Erakusketako ibilbideak beren pentsamendu estetikoen eta eskultura-lanen arteko elkarrizketa bat eskaintzen du, Oteizaren metafora paradigmatikoak eta Chillidaren metonimia sintagmatikoak maila berean agerian utzita.

Obrak ikuspegi kronologiko batetik hautatu dira. Hala, 1948an hastean da, biek egindako bidaiatik abiatuta –Oteiza Espainiara itzuli zenean Latinoamerikan egonaldi luze bat egin ondoren eta Chillida Parisa joan zenean eskultore bihurtu nahian-,eta 1969an amaitzen da –Oteizak Arantzazuko Basilikako estatua-multzoa amaitu zuenean eta Chillidaren lehenengo obra publiko handia Europan instalatu zenean, Parisko UNESCOren eraikinaren aurrean-.

Jorge Oteiza Fundazio Museoaren eta Chillida Lekuren obrei beste bilduma publiko eta pribatu batzuetatik datozenak gehitu behar zaizkie

Obrak kolezioetatik datoz: Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía; Bilboko Arte Ederren Museoa; Guggenheim Bilbao Museoa; Artium Museoa; Omega Bilduma; Telefónica Bilduma; Iberdrola Bilduma; La Caixa Fundazioa; Arantzazuko Santutegia; Kutxa Bilduma; Banco Sabadell Arte Bilduma; Kordobako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera; Banco de España Bilduma; Museo Universidad de Navarra; María José Jove Fundazioa; Santander Fundazioa; Arango Bilduma; Daza Aristi Bilduma; Retuerta Abadia. Le Domaine; Azcona Fundazioa; ICO Bildumak; Guillermo de Osma galeria; Michel Mejuto galeria; Carreras Múgica galeria; besteak beste.

Erakusketa dela eta, katalogo bat argitaratu zen Valentzian, obren erreprodukzioarekin eta argitaratu gabeko dokumentazio grafikoarekin batera, komisarioaren bi ikerketa-artikulu biltzen dituena. Donostiako egoitzarako katalogo honen birragitalpena egin du San Telmo Museoak, euskara eta frantsesezko itzulpenak gehituz eta erakusgai dauden lanen zerrenda eguneratuz.

Erakusketaren harira, jarduera programa berezia antolatu da museoan: hitzaldiak, familientzako tailerrak eta txangoak Oteiza Museora eta Chillida Lekura bi eskultoreen obran sakontzeko. Kontsultatu programa osoa webgunean.