Web mapa
Hizkuntzak

Zortzi kontzertuk osatzen dute JazzEñeren VIII. edizioa, SGAE Fundazioak Jazzaldiarekin batera antolatutakoa. Uztailaren 21etik 24ra, eguerdiko 12:30etatik aurrera, saio bikoitzean, Victoria Eugenia Antzokian.

Jazzeñe 2022: kartelaren zati bat

Lau jardunalditan zehar 45 minutuko zortzi kontzertu Espainiako estatuan gaur egun genero honetako talde garrantzitsuenetako batzuekin.

Hurrenez hurren, hau da moldatutako programa:

Uztailaren 21ean, Oreka TX + Chico Pérez.

Uztailaren 22an, Verónica Ferreiro & Javier Sánchez + Carlos Sarduy.

Uztailaren 23an, Moisés Sánchez + Daahoud Salim Quintet.

Azkenik, uztailaren 24an, Berta Moreno + Ernán López Nussa.

Sarrerak salgai dira 5 euroren truke Jazzaldiaren webgunean, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eta Donostia Kulturaren webgunean (donostiakultura.eus/sarrerak).

Kontzertuak streaming bidez transmitituko dira Youtubeko Jazzaldia Live kanalaren bitartez.