Hizkuntzak
Haur eta helduentzako irakurketa klubak Haur Liburutegi Nagusian
2024ko udazkenean, Haur Liburutegi Nagusian irakurketaren zaletasuna baina haratago doazen hainbat jarduera jarriko dira martxan, haur, gazte zein helduei zuzendutakoak: Komikiekin mintzoan kux-kux, Haur eta Gazte Literaturaren Irakurketa Kluba, LiburuLab eta Liburu Baby Kluba Online.
Komikiekin mintzoan kux-kux
Zortzi urtetik gorako haur eta gazteei zuzendutako irakurzaletasuna sustatzeko kluba da. Mari Garciaren eskutik, hainbat komiki ezagutu eta deskubritzeko tartea izango dute. Saioak ostiral arratsaldetan izango dira: irailak 27, urriak 25 eta azaroak 21. Aldez aurretik hiru saioetarako izena eman behar da.
Haur eta Gazte Literaturaren Irakurketa Kluba
Helduei zuzendutako irakurketa kluba da, Yolanda Arrietak zuzenduriko hiru saio eskainiko dira: irailak 26, urriak 17 eta azaroak 21. Hiru saio hauetan, haurrei zuzendutako literaturan murgiltzeko aukera izango dute guraso, irakasle eta interesa izan dezakeen edonork. Modu praktikoan haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko baliabideak eskaini nahi dira helduei. Bertan parte hartzeko izena eman behar da.
LiburuLab
Sei urtetik gorako haurrentzako jarduera da. Haur literaturako liburuak abiapuntutzat harturik, zenbait proiektu garatuko dira bertan: irakurketa, antzerkia, idazketa etab. Lehenenengo proiektua urritik abendura landuko da eta taldea astean behin elkartuko da dagokion liburutegian. Donostia Kulturako liburutegi sareko liburutegietan eskainiko da jarduera eta bertan parte hartzeko izena eman behar da dagokion liburutegian.
Liburu Baby Kluba Online
Donostia Kulturako liburutegien sarean aurkitzen dugun ohiko jarduera da eta irailaren 9an saio berri bat eskainiko da Internet bidez. 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzendutako jarduera ludiko eta didaktikoa da, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen dena. Saioaren ardatza eta abiapuntua Hola, mañana liburua izango da, eta helburua haurtzarotik literatura, musika, artea eta naturaren interesa sortzea da.
Informazio gehiago: Ipuin kontalariak eta jarduera gehiago.