Web mapa
Hizkuntzak

Piedad Solansek egin du "Indésirables. Bonbardaketatik esparrura. Erbesteratzearen ibilbideak" erakusketaren komisariotza lana. 2022ko urriaren 29tik 2023ko urtarrilaren 29a arte izango da ikusgai.

© Oskar Moreno

Ghanako gotorlekuetatik “Itzulerarik gabeko atea”rekin, esparruetako barraketara eta egungo espetxeetako moduluetara, Gurseko txarrantxazko hesietatik hiritastasunik gabeko errefuxiatuen esparru-hiri haundietara ez dago hainbesteko distantziarik.

Indésirables  erakusketak honako gai hauek jorratzen ditu: arrazoi politiko eta arrazialengatiko diskriminazioa, gerrak eta bonbardaketak, erbesteratutako edo deportatutako pertsonen garraioa eta biztanleriaren zati baten kontrola barneratze, kontzentrazio edo sarraski esparruetan, diziplina anitzeko lan artistikoen, dokumentazio historikoaren, testu teorikoen, argazkien eta bideo dokumentalen bidez.

Artistak eta obrak

Erakusketan, nazioarteko hamasei artista garaikideren lanak, nagusiki Elsbeth Kasserren artxiboko marrazki eta landa koadernoak, argazki-liburuak eta dokumentazio historikoa aurkezten dira, baita gaiarekin zerikusia duten ikus-entzunezko beste material batzuk ere. Francisco de Goyaren Gerraren hondamendiak serieko hogeita hamar bat grabatu ere badaude, museoaren bildumakoak.

Honako erakunde hauek utzi dituzte lanak erakusketarako: Elsbeth Kasser Stiftung - AfZ Zürich (Zürich); Zaragozako Instituto Aragonés de Arte y Cultura Contemporáneos Museo Pablo Serrano); Musée d 'Aquitaine (Bordeaux); Sammlung KLR-S (Berlin); ACHAC ikerketa taldea (Paris); STM/Gabriela Cendoya Bergareche Collection; National Museum of Contemporary Art, Athens (EMST) eta Fundación Botín.

Jarduera osagarriak

Datozen hilabeteetan hitzaldiak, topaketak eta bestelako jarduerak antolatu dira erakusketa honi lotuak.

Argazki oina, ezkerretik eskubira: Pilar Millán, artista; Iñaki Gracenea, artista; Piedad Solans, komisarioa; Susana Soto, STMko zuzendaria; Josu Chueca, ikerlaria eta unibertsitateko irakaslea, Ben Langlands, artista, Nikki Bell, artista; Marcel Mayer, Elsbeth Kasser Bildumako teknikaria; Jon Insausti, kultura zinegotzia; Walter & Therese Schimd, Elsbeth Kasser Bildumako zuzendaria.