Hizkuntzak
Iker Vicente berriro garaile 2024ko Urrezko Kopan
Iker Vicentek nafarrak irabazi du aurten ere Urrezko Kopa, 29 minutu 30 segundo eta 39 ehuneneko denborarekin.
Mikel Larrañaga - 32`00"24 -, Hodei Ezpeleta - 34'08"41 -, Ibai Soroa - 36'58"31 - eta Julen Alberdi - 37'30"12 - aizkolariek 2024ko Aste Nagusiko egitarauaren barruan gaur arratsaldean Trinitate plazan ospatutako probaren palmaresa osatzen dute.
Aizkolariek ez dute Donato Larretxeak 1995ean jarritako marka (27´ 17´´) gainditu.