Hizkuntzak
Ibilbide erraldoia museoan, abuztuaren 11tik 30era
Aurten ere, Aste Nagusian zehar eta ondoren, Itzurun konpartsako 8 erraldoiak San Telmo Museora etorriko dira atseden hartzera; Joakin Elizegi Altzoko Handiaren etxera.
Hala, Ibilbide erraldoia eginez, denak ikusteko aukera izango da; Erromualdo, Estitxu, Eneko, Blanca, Manrique, Karmeli, Mattin eta Maritxu Joakin Elizegi Altzoko Handiarekin elkartuko dira museoan.
Ibilbide hau egiten dutenek erraldoi txiki bikote baten zozketan parte hartu ahal izango dute (kontsultatu informazioa museoko sarreran).
Aste Nagusian zehar
Aste Nagusian zehar, 10:00etatik 17:30era egongo da ibilbidea egiteko aukera, soilik egun hauetan: abuztuak 11, igandea; abuztuak 14, asteazkena; abuztuak 16, ostirala, eta abuztuak 17, larunbata.
Aste Nagusiaren ondoren
Abuztuaren 18tik 30era erraldoiak egunero egongo dira museoan (astelehenean museoa itxita dago) eta ibilbidea egiteko aukera 10:00etatik 18:30era egongo da.