Web mapa
Hizkuntzak

Azken urteetako lan-ildoari eutsiz, ikasturtean zehar familiei zuzendutako tailerrak eskainiko ditu aurten ere San Telmo Museoak. Hasteko, urrian ospatzen den Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat eginez, ehungintzan eta argazki funtsetan oinarrituko dira hilabete honetako tailerrak. Aurrenekoa, larunbat honetan bertan, urriaren 5ean eskainiko da eta artista tailerra izango da. 

Galarza argazki funtseko irudi bat

Museoko bildumak abiapuntutzat hartuta, irudimena landu eta sorkuntzan aritzea proposatzen du museoak tailer hauen bitartez.

Ohi bezala, eta besterik adierazi ezean, bost urtetik gorako umeak dituzten familiei zuzenduta daude tailerrak, euskaraz izaten dira, larunbatez, arratsaldeko 17:00tan, eta zikin daitekeen arropa erosoa ekartzea gomendatzen da. Familiako 5€ko prezioa izaten dute eta 4.5€koa bazkideentzat.

Honako tailer hauek prestatu ditugu hiruhileko honetarako:

  • Egun batez ehule: ekin euskal ehungintzari. Mazedonia Diseinu Estudioa. Artista tailerra. Urriak 5, 12, 19.
  • Argazki bidaia: Donostia atzo eta gaur. Urriak 26 (Donostiaren oroigarri. Galarza argazki bilduma erakusketarekin lotutako jarduera)
  • Artista liburua edo museoa? Eluska Kortajarena. Artista tailerra. Azaroak 9. (Doan, web bidezko erreserbarekin)
  • Ondarea gure bitxia! Bitxigintza tailerra. Marta Fernández Caballero. Artista tailerra. Azaroak 16, 23, 30.
  • Urumeako atlas emozionala / Atlas emocional del Urumea. Azaroak 23. (12:00tan, 6-11 urte bitarteko haurrentzat, elebitan. Doan, web bidezko erreserbarekin)
  • Hitzak eta irudiak jolasean. Yolanda Arrieta, Aitziber Alonso. Artista tailerra. Abenduak 14
  • Gabonetan museoan. Haurrentzako tailerrak. Abenduak 26-27. (10:30-12:30, 2.5 € pertsonako)