Hizkuntzak
Euskararen eguna San Telmon
Abenduaren 3an euskararen eguna da, horregatik, urte guztian bezala egun hauetan ere, arteaz, erakusketez eta museoaz euskaraz gozatzeko gonbitea egiten du San Telmok.
Jarduera hauek daude datozen egunetan museoaz euskaraz gozatzeko. Denak dira doakoak; batzuetan izen-ematea beharrezkoa da eta besteetan sarrera librea da.
Abenduak 1
- 12:00. Hitzaldia > Nestor Basterretxea: espresioa eta analisia; Ismael Manterola.
Abenduak 3
- 10:00+11:00. Topaketa > Mintzodromoa + Mintzanet.
- 11:00. +55 bisita gidatua > Industrializazioa Euskal Herrian, Juan Ignacio Aizpurua.
- 18:00. Bisita gidatua > Donostiaren oroigarri. Galarza argazki bilduma.
Abenduak 4
- 19:00. Hitzaldia > Euskara-erdarak Donostian, kale eta zelai, lehen eta orain; Mikel Zalbide