Web mapa
Hizkuntzak

Goyo Jiménez ek emango dio hasiera 2022ko udako antzerkiari Victoria Eugenia Antzokian.

Aiguantulivinamérica
Aiguantulivinamérica 2

Uztailaren 4tik 10era, egunero, iluntzeko 20:00etan, izango da komikoa gurean trilogia bateko hiru ikuskizunekin: Aiguantulivinamérica 1 (datorren hilaren 4an), Aiguantulivinamérica 2 (hilaren 5ean eta 6a) eta Aiguantulivinamérica 3 (lau funtzio hilaren 7tik 10era). Adi, deskontu bereziak izango baititugu bi edo hiru ikuskizunetarako sarrerak erosteagatik.

Badira urte batzuk estatubatuarrei buruzko lehen bakarrizketarekin hasi zela Goyo Jiménez

Hamabosgarren urteurrenaren harira, zera esan zuen: "Gaur bezalako egun batean, duela 15 urte, agertoki batera igo nintzen eta gure bizitzak amerikarrenekin edo, behintzat, filmetan eta telesailetan ikusten genituen amerikarrenekin alderatzeko erretolika horrekin hasi nintzaien ikusleei. Gau hartatik aurrera, lagun batzuei tabernan piztutako burutazio puntual bat zen hura handituz eta neurrigabetuz joan zen, gure herrian eta inguru gaztelaniadun osoan ere ezagun eta izugarri aberats egin ninduen arrakasta itzeleko show bihurtu arte".

Bigarren zatia etorri zen ondoren, baita hirugarren bat ere: "Nik amets bat dut, Aiguantulivinamérica 1 eta Aiguantulivinamérica 2rekin akiduraraino barre eragin badizuet ere, orain zuen barne-organoak txikitu ahal izatea Aiguantulivinamérica 3rekin sortzen dizkizuedan barre algarekin".

Esan bezala, uztaileko lehen astean Victoria Eugenian bat, bi edota hirurak ikusteko parada izango duzue. Bi emanaldi ikusi nahi izanez gero, bi saiotarako abonamenduak dituzue eskuragarri. Hiru emanaldiak ikusteko, berriz, hiru saiotarako abonuak.

Sarrerak eta abonamenduak donostiakultura.eus/sarrerak webgunean (hobe goian aipatutako loturetan sartzea) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan daude eskuragarri maiatzaren 11tik..

  • Leihatila egunero dago zabalik ordutegi honetan: 11:30-13:30 / 17:00-20:00.