Web mapa
Hizkuntzak

Bihar, otsailak 14, 19:00etan, emakume artisten lana gerturatzeko Bagara liburu sailaren inguruko mahai-ingurua izango da San Telmo Museoan “Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan” zikloaren barruan. Mahai-inguruan Haizea Barcenillak, Irrimarra bikote sortzaileak (Karmele Gorroño eta Irene Irureta) eta Arrate Rodriguezek hartuko dute parte Leire San Martin moderatzaile dutela.

Zikloaren irudia

UPV/EHUk eta San Telmo Museoak antolatutako ziklo hau unibertsitatearen izen bereko ikerketa proiektuaren barruan kokatzen da, eta helburu nagusietako bat da diziplina artistiko desberdinen arteko elkarrizketa sustatzea, eta diziplinarteko zein genero ikuspegitik heltzea gorputza eta sormen artistikoaren arteko auziari. Hala, besteak beste, hausnartuko da gorputzaren diskurtsoez, irudikapen artistiko-literarioez eta eszenaratzeaz, besteak beste.

Guztira sei saio dituen zikloa abenduan hasi zen Afektu bihurrituak, begirada disidenteak euskal poesian errezitaldiarekin eta segida izan zuen urtarrilan Kantatu ezin denaz bertsolaritzari buruzko mahai-inguruarekin. Datozen saioetan artean, literaturan, bertsolaritzan, antzerkian eta museoetan gorputzaren eta sormenaren arteko begirada zein izan den aztertuko dute.

Programazioa

Saio guztiak San Telmo Museoan izango dira 19:00etan, euskaraz, sarrera librearekin lekuak bete arte. Dagoeneko burutu diren bi saioez gain, hauek dira zikloa osatzen dutenak: