Web mapa
Hizkuntzak

Kultur etxeen sarearen bidez, Donostia Kulturak Antzerkia Kalean programa prestatu zuen udararako, auzoetako plaza, kale eta parkeetan emanaldiak antolatuz. Abuztuko geldialdiaren ondoren, Egia Dantzan izeneko lau emanaldi izango ditugu irailaren 4tik 6ra Blas de Otero plazan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Otempodiz ikuskizunaren irudi bat
Otempodiz ikuskizuna

Emanaldi hauek Inaem-ek bultzatutako Circo a Escena eta Danza a Escena zirkuituen laguntzari esker programatu dira.

Irailaren 4an Lullaby taularatuko du Proyecto Kavauri-k: guraso berri den akrobata bikote batek baskula eta porte akrobatikoen ikuskizun bat aurkeztuko du.

Hilaren 5ean programa bikoitza izango dugu: Qbalum-ek La medida que nos ha de dividir ekarriko du eta Ertzak Otempodiz karrikaratuko du. Azken hau Mozambike eta Euskal Herriaren arteko sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da.

Amaitzeko, irailaren 6an, Trocos Lucos-ek Tartana zirko ikuskizuna eskainiko du.