Web mapa
Hizkuntzak

Ginmusica eta Donostia Kulturaren eskutik, soinu urbanoei eskainitako zuzeneko bi gau izango ditu Donostikluba Festibalaren hemeretzigarren edizioak. Urriaren 11n Parkineos eta Giovaaz arituko dira; hilaren 12an, Rebe eta LaMia Mari. Emanaldi biak 21:00etan hasiko dira eta sarrerak irailaren 5ean jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean, Donostia Kulturaren ohiko kanaletan.

Parkineos

Parkineos Espainiako harcore rave kulturatik sortutako proiektua da, nahiz eta bere musikak hainbat musika-estiloren eragina izan (rawstyler, hardtek, frenchcore, happy hardcore, trap, hyperpop eta abar). 2023a 40 bat kontzerturekin itxi ondoren, 2024ko lehen zatia Dosis Tourarekin pasa du, 10 bat emanaldirekin.

Pueblan (Mexiko) jatorria duen eta Donostian bizi den DJ da Giovaaz. 2022an ekin zion bere ibilbideari, Berlingo clubbing eszenaz maitemindu zenean. Bere zainetan duen esentzia latinoak markatzen du artista gisa. Bere energia munduan barrena garraiatu du: Alemania, Hego Korea, Thailandia eta abar.

Rebeca Díaz, aka Rebe, 22 urteko abeslari eta konpositore madrildarra da. Rebe panpina galdua da, eta estutzean, xuxurlak, oihuak eta akordeak sortzen ditu, Espainiako abestiaren tradizioan mila aldiz entzun direnak. Maitasunaren ondoren eta pasioaren aurretik sortua izan zen. Horrek azal dezake erotismo-balada paregabeak izatea. Rebek bere buruari buruzko kondaira txikiak kontatzen ditu, maitasunez nahasitako katramila teatralak, gozoak, mingotsak, barregarriak, sutsuak eta katastrofikoak, baina inoiz ez sinesgaitzak, protagonista bera baita.

Oihana da LaMia Mari, Donostian bizi den dj-a. Bere soinu estetika musika estilo hibridoen dieta osasungarri batekin moldatu da, Hego Amerika, Erdialdeko Amerika, Karibe eta Afrikako dantza soinu hiritar eta tropikalak oinarritzat hartuz: afrobeat, dancehall, funk carioca, reaggaeton eta abar.