Hizkuntzak
"Donostiaren oroigarri" argazki erakusketa aurkeztu du San Telmok
Donostiaren oroigarri. Galarza argazki bilduma erakusketa, Lola Horcajo Calixtok eta Juan José Fernández Beobidek komisariatua, 2024ko urriaren 26tik 2025eko urtarrilaren 26ra arte egongo da ikusgai San Telmo Museoan.
Gregorio González Galarza eta bere seme Carmeloren 140 argazki ingururen bitartez, erakusketak XX. mendearen lehen erdiko Donostiako hiriaren eta bizimoduen eraldaketa ikusteko aukera ematen duen ibilbidea eskaintzen du.
Galarza fondoa San Telmo Museoak gordetzen duen argazki bilduma garrantzitsuenetako bat da; 3.000 dokumentu baino gehiagok osatzen dute, tartean negatiboak kristalean, azetatoak eta positiboak paperean. Fondoak Gregorio González Galarza (1869 – 1948) eta bere seme Carmelo González Campano (1895 – 1959) argazkilarien lana biltzen du. Haiek posta-txartelak editatzen lan egin zuten gehienbat, Donostiako irudiak gai nagusi hartuta.
Azpimarratzekoa erakusketako irudiek testigantza gisa duten balioa, eta horri gehitu behar zaio Lola Horcajo eta Juan José Fernández Beobide komisarioek egindako dokumentazio lan xehatua, ondare horri balioa ematen laguntzen duena.
Ahalik eta irudi gehien erakusteko helburuarekin, positibatu direnez gain, atal bakoitzean formatu digitaleko argazki multzo bat sartzen da, gai bakoitza zabaltzeko.