Web mapa
Hizkuntzak

Donostia Kulturak antzerki, dantza eta musika egitarau zabala antolatu du udarako: 25 ikuskizun guztira (20 antzezlan, 2 musikal, dantza ikuskari bat, kontzertu bat eta zarzuela bat). Emanaldiak Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Gazteszenan eta Lugaritz Kultur Etxean izango dira.

Nuria Roca y Antonia San Juan en La gran depresión
Nuria Roca y Antonia San Juan en La gran depresión

Sarrerak bihar, ekainak 9, goizeko 11:30ean, jarriko dira salgai, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak gunean.

Maiatza hasieran egindako aurrerapenean, hamar ikuskizun jarri genituen salgai: Kanarietako Gazte Orkestraren kontzertua, Konpromisoa, Kuikui!, Aiguantulivinamerica 1, 2 eta 3, The Hole X, Irabazi eta El médico antzezlanak eta Marie Antoinette dantza ikuskizuna.

Horietaz gain ezin da ahaztu uztailaren 20tik 25era gure hiriko hainbat gunetan egingo den Donostiako Jazzaldia.

Antzerkiari dagokionez, Comedia sexual de una noche de verano, La gran depresión, La curva de la felicidad, Sagastitarrak, Descarados, Mundos para lelos, El aguafiestas, Losers / Galtzaileak, El beso de la mujer araña, Magallanes - Elcano. La primera vuelta al mundo, Erlauntza / El enjambre, Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi eta ¡Ave, osos! lanak, Kutsidazu bidea, Ixabel musikala eta Don Manolito zarzuela jarriko dira bihar salgai.