Web mapa
Hizkuntzak

Donostia Kulturak helduentzako eta haurrentzako ordainpeko udaberriko arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du gaur. Guztira, 47 ikuskizun izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetan emango direnak: 18 kontzertu, 16 helduentzako antzezlan, 3 haur antzezlan eta 10 dantza ikuskizun.

Udaberriko programazioaren bannerra

Sarrerak bihar, martxoak 22, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatilean eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.