Web mapa
Hizkuntzak

Bermeoko tripulazioak irabazi du gizonezkoen lehen jardunaldian. Emakumezkoetan, berriz, Donostia Arraun Lagunak taldeak aurrea hartu du. Bigarren eta azken jardunaldia irailaren 8an jokatuko da.

Aurtengo kartelaren xehetasuna

Gaur, gizonezko modalitatean Kontxan jokatu den estropadan, Bermeoko arraunlariak izan dira garaile, 19:05,48ko denborarekin, Zierbena Bahías de Bizkaia, Amenabar Donostiarra eta Orio - Orialki traineruen aurretik. Parte hartuko duten beste lau taldeek - Orsa Hondarribia, Kaiku Berez Galanta, Getaria eta Cabo -Rianxeira-Boiro - lehen txandan arraun egingo dute datorren igandean.

Emakumezkoen modalitateari dagokionez, Donostia Arraun Lagunak taldeko emakumezkoen eskifaiak irabazi du 2024ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, 10:28,26ko denborarekin; donostiarren atzetik, Orio - Orialki, Tolosaldea eta Nortindal Donostiarra helmugaratu dira, eta horiek osatuko dute Ohorezko Txanda datorren igandean, irailaren 8an. Kantabriako Astillero Eneryt Servicios taldeko arraunlariak, Galiziako Chapela - Wofcoko neskak, Errenteriako Hibaika Jamones Ancín-ekoak eta Kaiku Nortegaseko arraunlari bizkaitarrak arituko dira lehen txandan.

Informazio gehiago beheko loturetan: