Web mapa
Hizkuntzak

Gastronomiazko Euskal Anaiartearen Kofradiaren, Eroskiren eta Donostiako udaleko Osasu Publikoaren atalaren laguntzarekin, Donostia San Sebastián Festak-ek antolatutako Belaunaldien Arteko I. Gastronomia-Lehiaketa jokatu da gaur goizean Gipuzkoa plazan. Errenteriako Luka eta Kaiet Salicio Gracia anaiek eta haren aita Martinek osatutako "Master Family" taldeak garaipena lortu du.

Aste Nagusia 2022: lehiaketa irabazi duen familiaren argazkia

 Lehenengo hiru talde sailkatuak honako hauek izan dira:

1. "Master Family" - Martín Salicio, Luka Salicio Gracia eta Kaiet Salicio Gracia.

2. "Aitor Chef" - Gorka Arnao, Mikel Arnao Azpiazu eta Aitor Arnao Azpiazu.

3. "Vasito de Agua" - Jorge García eta Mohamed Altuna