Web mapa
Hizkuntzak
Aste Nagusia 2022: Italiako Scarsella Fireworks-ek berriro ere Urrezko Maskorra irabazi du

Scarsella Fireworks piroteknia italiarrak, 2019an bezala, Donostiako Su Artifizialen 57. Nazioarteko Lehiaketako Urrezko Maskorra lortu du.

Zilarrezko Maskorra Castelló-ko Martí Pirotekniarentzat izan da eta Brontzezko Maskorra Kanaria Handira joan da San Miguel Pirotekniaren eskutik. "Super Amara" Epaimaha Gazte Saria Martí Pirotekniak irabazi du.