Web mapa
Hizkuntzak
Aste Nagusia 2022: Eli Artolak eta Eli Murguiondok garaipena lortu dute XV. Aste Nagusiko Marmitako Lehiaketan

Gaur goizean Gipuzkoa plazan egin den Aste Nagusiko XV. Marmitako-lehiaketan, "Armurgi" taldeko Eli Artola eta Eli Murguiondo donostiar bikoteak parte hartu duten beste 16 bikoteei irabazi die.

Bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren, Tomás Nuñez eta José Manuel Irigoyen, Ilunpe Elkartekoak, eta Maite eta Nieves Labaka Arteaga ahizpak "Sisters Labaka".