Web mapa
Hizkuntzak

Datorren asteburuan, azaroak 4tik 6ra, burutuko dira San Telmo Museoan Artista Liburuaren VII. Topaketak, erakusketa eta jarduera ezberdinekin. 

iazko topaketen irudia
© Oskar Moreno

San Telmo Museoko elizan egingo diren topaketa hauekin amaierara iritsiko dira aurtengo Artista Liburuari Buruzko  Topaketak.

Ohi bezala, artista liburu erakusketa eta familientzako tailer bat programatu dira, eta badira jarduera berriak ere. Zazpigarren edizio honetan 50 artistak baino gehiagok bere artelanak erakutsiko dituzte eta Detritus eta Jana Lottenburger artistek hitzaldi bana eskainiko dute “Secuestrado por un único tema” eta “Saliendo del marco” izenburuekin.
Eraskusketarako eta jardueretako sarrera doakoa izango da eta sarrera librea edukiera bete arte (familia tailerra izan ezik).

Urrian zehar, hainbat jarduera antolatu dira Donostian (Kutxa Kultur Plazan, Koldo Mitxelenan eta San Telmo Museoan) adierazpen artistiko hau ezagutzera emateko topaketen programazioaren barruan. Topaketen antolatzaileak arteliburu 21 elkarte artistiko eta kulturala, San Telmo Museoa, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Kutxa Kultur dira, arteliburu 21en jatorrizko proiektutik abiatuta.