Hizkuntzak
Abian dira 59. JazzaldikoTokiko Taldeak hautatzeko kontzertuak
59. Jazzaldia 2024ko uztailaren 23tik 28ra garatuko da, eta aurrera doa bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua. Hala, hasiera batean, behin-betiko zerrenda osatzeko, 15 emanaldi eskainiko dira jendaurrean.
Hautatze-prozesu honi sostengu berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituarekin. Helburua musikaren eta arte eszenikoen arloetan talentu gipuzkoar gazteak bultzatzea du Katapulta Tour Gipuzkoak, eta aldi berean, Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei zein antolatzaileei laguntza emanez.
Emanaldiak Victoria Eugenia Club aretoan eta Kutxa Fundazioa Klubean, Tabakaleran, izango dira:
- Victoria Eugenia Club: doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
- Kutxa Fundazioa Kluba: sarrerark hemen eskuragarri - 3 € aldez aurretik erosita eta 5 € leihatilan.
Taldea | Data | Lekua | Ordua |
---|---|---|---|
Fran Serrano 4tet 0202 | Urtarrilak 13 | Club Aretoa – VEA | 19:30 |
Gregario de Luxe | Urtarrilak 17 | Kutxa Kultur Kluba | 20:00 |
Paul San Martín y Fran Serrano Dúo | Urtarrilak 26 | Kutxa Kultur Kluba | 20:00 |
The Fake Cousins | Urtarrilak 29 | Club Aretoa – VEA | 19:30 |
Óscar Garrido Quintet | Urtarrilak 30 | Club Aretoa – VEA | 19:30 |
Lutfi Jakfar Quintet | Otsailak 07 | Club Aretoa – VEA | 19:30 |
Moisés No Duerme Live Band | Otsailak 08 | Kutxa Kultur Kluba | 20:00 |
Les 4 Saxes & Co | Otsailak 09 | Kutxa Kultur Kluba | 20:00 |
Alex Haro´s Freedom | Otsailak 10 | Club Aretoa – VEA | 19:30 |
Euskal Hot Klub | Otsailak 13 | Club Aretoa – VEA | 19:30 |
Nacho Soto Trío | Otsailak 16 | Kutxa Kultur Kluba | 20:00 |
Iñar Sastre | Otsailak 18 | Kutxa Kultur Kluba | 20:00 |
MT4 | Otsailak 19 | Club Aretoa – VEA | 19:30 |
Motelas | Otsailak 23 | Kutxa Kultur Kluba | 20:00 |
Nhil | Otsailak 26 | Club Aretoa – VEA | 19:30 |
Aurten aurkeztu diren 44 proposamenetatik, eta taldeek ekarritako grabazioetan oinarrituta, Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatu ditu, urtarriletik martxora Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa aintzat harturik, azkenean 59. Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.