Hizkuntzak
2025rako programazioa aurkeztu du San Telmo Museoak
Gaur 2025erako erakusketak eta jarduera ildo nagusiak aurkeztu ditu San Telmo Museoak, gure ondarea ezagutaraztera eta egungo gaiez hausnartzera bideratuak. Urteko lehen erakusketa Ipuscua. 1000 urte izango da, urtarrilaren 18an zabalduko dena.
Erakusketak
Ipuscua, 1000 urte. Ipuscuatik Gipuzkoara. 1025-2025
Datak: urtarrilaren 18tik maiatzaren 11ra
Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa, Gipuzkoako Foru Aldundia
Komisarioa: Iosu Etxezarraga
Erakusketa honek azken mila urteetan barrena egindako bidaia proposatzen du.
Memoriaren basoak
Datak: otsailaren 22tik maiatzaren 11ra
Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa
Komisarioak: Mabel Tapia, Mira Bernabeu
Erakusketak honako galdera egiten du: nola egiten da, artearen ikuspegitik, gizarte-kontroleko teknologien dimentsioei buruzko hausnarketaren ekarpena?
Lorategi bat soinean
Datak: maiatzaren 30etik irailaren 28ra
Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa, Museo del Traje
Komisarioak: Gema Batanero López
Proiektu honek Barrokoaren eta Ilustrazioaren artean (1700-1815) ehungintzaren alorrean sortu ziren lore-motiboen bilakaera aztertzen du.
Amazoniak. Antzinako etorkizuna
Datak: 2025eko azarotik – 2026ko urtarrilera
Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa, CCCB
Komisarioak: Claudi Carreras
Erakusketa lurraldearen, hirien eta Amazoniako komunitate indigenen aberastasun natural eta kultural izugarrian murgiltzen da.
Argia San Telmo Museoan
Datak: apirila-ekaina
Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa, Argia dantza taldea
Kokapena: Laborategia aretoa
San Telmo Museoak eta Argia dantza taldeak espazioa partekatu zuten San Telmo zaharrean. Erakusketa honek bere historia berreskuratzen du eta musika, janzkera eta dantza nahasten dituen kontakizuna aurkezten du.
Jazzaldia. 60 urte
Datak: uztaila – iraila
Antolaketa eta ekoizpena: Jazzaldia, San Telmo Museoa
Kokapena: Laborategia aretoa
Jazzaldiaren 60 edizioetako argazki ibilbidea egiten du.
Landa arrazionalismoa
Datak: urria - azaroa
Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa
Argazkiak: José Manuel Juan Soto
Kokapena: Laborategia aretoa
Argazki erakusketa. 1945 eta 1970 bitartean INCk (Instituto Nacional de Colonización) 300 kolonizazio herri inguru eraiki zituen Espainiako arro hidrografiko nagusietan zehar banatuta. 55.000 familiak kolonizatu zituzten.
Artea abian
Datak: 2025 abendua – 2026 otsaila
Antolaketa eta ekoizpena: Kutxa Fundazioa, San Telmo Museoa
Kokapena: Laborategia aretoa
2025ean artista berri batek parte hartuko du Artea abian ekimenaren seigarren edizioan, bere sorkuntza artistikoaren erakusketa bat aurkeztuz.
Museo bikoitza
6. edizioa: Harria eta poltsa, Maddi Barber
Datak: 2024ko azaroaren 16tik 2025eko azaroaren 16ra
Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa
7. edizioan gonbidatutako artistak: Usue Arrieta, Ainara Elgoibar (Traktora Kooperatiba)
Hau, Euskal Herriko objektu tradizionalen diseinu lehiaketa
Datak: maiatza/ekainetik irailera
Antolaketa eta ekoizpena: Bitamine faktoria, San Telmo Museoa
Lankidetzan: Aranzadi Zientzia Elkartea, Mondragon Unibertsitatea-Goi Eskola Politeknikoa, EIDE (Euskal Diseinuaren Elkartea / Asociación del Diseño Vasco), Muebles Lufe
Lehiaketa honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da.
Jarduerak eta ondarea
Erakusketez gain, jarduera eta programei dagokienez, museoak bere ohiko lan ildo eta dinamikak garatzen jarraituko du 2025. urtean, hainbat eragilerekin lankidetzan. Besteak beste: Erronkan lan ildoa, Bildumaren eta ondarearen inguruko jarduerak, sorkuntza garaikidea eta ondarearen berrirakurketa sortzailea bultzatzen duten proiektuak, argazki-liburuen inguruko jarduerak, bisita gidatuak, jaialdiekin lankidetza, ekintza bereziak, familientzako tailerrak...
Azkenik, museoaren ondarearen eta bildumen inguruan egiten diren barne-izaerako programen jarraipena gogoratu behar da: sentsibilizazio-programak, inbentario eta katalogazio programak, kontserbatzeko eta zaharberritzeko programa, ikerketa programa, ondarea sortzeko programa...