Hizkuntzak
Estropadak, 2024ko ADEGI sari-banaketa
Gaur eguerdian, Bokado jatetxean, 2024ko Donostiako Estropadetan denborarik onena lortu duten bi traineru gipuzkoarrei (bai emakumezkoen modalitatean bai gizonezkoenean) IX. ADEGI Saria eman zaie.
Emakumezkoen modalitateko saria Donostia Arraun Lagunakeko eskifaiari - aurtengo Kontxako Banderaren txapeldunak - eman zaio, 21:04,42ko denborarekin bi egunetan eta gizonezkoen modalitatean, berriz, Amenabar Donostiarrako tripulazioari eman zaio saria, guztira 38:46,70 denbora egin baitzuen.
Ekitaldian, Isabel Bustok ADEGIko presidenteak, Jose Miguel Ayerzak zuzendari nagusiak eta Paul Liceagak zuzendari nagusiaren ondokoak hartu dute parte. Donostiako Udalaren aldetik Donostiako alkatea den Eneko Goia egon da.