Web mapa
Hizkuntzak

Bost emanaldi eskainiko dira Altza, Loiola, Gros, Ibaeta eta Amarako elizetan.

Sing Philippines Youth Choir (Filipinak)

Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearekin elkarlanean, Abesbatzen Astea 2024 antolatu du beste urte batez, Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean. Aurten ere, Donostian bost emanaldi eskainiko dira, doan, urriaren 29tik azaroaren 2ra, Altzan, Loiolan, Grosen, Ibaetan eta Amaran, donostiarren artean musika korala sustatzeko helburuarekin.

Parte hartuko duten talde koralen aniztasuna eta aberastasuna dira Abesbatzen Aste honen ezaugarriak. Aurten bost talde bokalek parte hartuko dute kontzertuetan eta euren programetan musika erlijiosoa zein herri-musika eskainiko dute. Bost taldeok Filipinak, Thailandia, Belgika, Danimarka eta Letoniatik datoz.

Auzoetan dauden elizetan izango dira kontzertu hauek, auzo horietan kokatzen diren kultur etxeetatik kanpo. Horrela, gune zabalago hauetan musika koral zale gehiago elkartzeko eta eskaintza bera ere hedatzeko aukera ezin hobea izango da.

Honako hau da 2024ko Abesbatzen astearen programazioa:

  • Urriaren 29n 20:00etan, asteartea, Loiolako Jesusen bihotza parrokian: Sing Philippines Youth Choir (Filipinak).
  • Urriaren 30ean 20:00etan, asteazkena, Altzako San Martzial parrokian: Suanplu Chorus (Thailandia).
  • Urriaren 30ean 20:00etan, asteazkena, Ibaetako Espiritu Santuaren parrokian: Amaranthe (Belgika)
  • Urriaren 31n, 20:00etan, osteguna, Groseko San Ignazio parrokian: Camerata Chamber Choir (Danimarka)
  • Azaroaren 2an  20:15ean, astelehena,  Amarako Karmeliten elizan: Lielvarde Children's Choir (Letonia)