Web mapa
Hizkuntzak

Aste Nagusia 2023ren harira (abuztuak 12-19, biak barne), Donostia / San Sebastián Festak-ek VI. Zurriola Street Food antolatuko du Kursaal Kongresu jauregiko Erizainen plazan. Ferian parte hartzeko eskaera egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.

Food Truck-ak Kursaalean

Eskaera aintzat hartua izan dadin, parte-hartze formularioa eta Hautaketaren oinarrietako 2. puntuan aipatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dira, halabeharrez, 2023ko apirilaren 21eko 13:30ak baino lehen.